Beraungo frontoiko argiteria berritu du Udalak

Beraun | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-08-28 | 0

FrontoiaUdaletxeak Beraungo frontoian Led proiektoreak hornitu eta muntatzeko kontratua esleitu du, horrela, iluminazio maila hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko.

400 Wko 49 proiektore ordezkatu dira 205 Wko 24 LED proiektoreengatik, instalazioaren potentzia 23´5 KWtik 4´9 KWra pasaz. Horretaz gain, proiektoreen potentzia erregulatzeko sistema bat ere ezarri da, dagoen argi naturalaren arabera funtzionatzen duena.

Lan hauen kostua 28.932´47 €koa izan da (BEZa barne) eta IRULEZO S.L. enpresa arduratu da berau burutzeaz.
Ekimen honi esker, urtean 51.420 KWh energia aurreztuko dela estimatzen da, urtero 2.410 Kg CO2 gas isurpen murriztuz. Kontsumoaren murrizketa honek eragin ekonomikoa ere izango du, urtero 7.700 € aurreztuko direla estimatzen baitu Udalak. Honela, instalazioa 4 urte baino gutxiagotan amortizatuko da.

Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egingo da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana (EIEP) gauzatzeko bidean.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna