Udaltzaingoko zazpi agente plaza betetzeko deialdia ireki da

Udal antolamendua 2017-08-31 | 0

udala_logoaLehiaketa-oposizioa deitu da, txanda irekian, Errenteriako Udaleko langile plantilan hutsik dauden Udaltzaingoko zazpi agente plaza betetzeko, hain zuzen, karrerako funtzionarioentzat gorderik daudenak.

Baldintzak (besteak beste):

· Gizonezkoek gutxienez 1,65 m-ko altuera izatea eta emakumeek 1,60 m. Baldintza hori egiaztatu beharko dute hala egitea eskatzen zaien unean.

· Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo Eskola Graduatua izatea.

· A2, B eta C1+E motako gidabaimenak izatea. B motako gidabaimena izan beharko dute
eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta gainerako baimenak praktika aldia
hasi eta hurrengo sei hilabeteko epean.

· Euskarako 2. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea. Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez edo oposozio-garaian horretarako egingo den frogaren bidez egiaztatuko da.

· Errenteriako Udalaren ordenantza-fiskaletan adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesuan
parte hartzeko tasa ordaintzea, laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak, behar bezala beteta, Errenteriako Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira. Horretarako epea 2017ko abuztuaren 31tik irailaren 20a artekoa izango da (biak barne).

Eskabideak, halaber, aurkez daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aipatutako administrazio publikoetako erregistroetan, guztiz indarrean sartzen den arte Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikulua. Telematikoki ere aurkeztu ahal izango dira Errenteriako Udalaren erregistro elektronikoan

Informazio guztia hemen dago eskuragai.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna