Txomin Perurena txirrindulariari buruzko erakusketa bisitatzeko aukera dago hilabete hontan Errenterian

Txomin Perurena erakusketaLaguntasuna Txirrindulari Taldeak, Errenteriako Udaleko Kirol azpisailaren eta Oiartzungo Lartaun klubaren laguntzarekin, Txomin Perurenaren kirol ibilbidearen inguruko argazki erakusketa bat antolatu du. Txominek bere kirol bizitzan zehar 158 garaipen lortu zituen. Erakusketan txirrindulariaren hastapen garaiko tamaina naturaleko irudi bat ere izango da, Errenteriako Louit-Caobania taldean ibili zenekoa.

Erakusketa honek Txomin Perurenari bere jaioterrian, Oiartzunen, duela aste batzuk egin zitzaion omenaldiaren jarraipena izan nahi du; eta gainera, gure txirrindulari kulturaren ezagutzan sakondu nahi du.

Erakusketa irailaren amaiera arte ikusi ahal izango da, Vueltaren ospakizunarekin bat eginez, hain zuzen ere proba hau irabazteko zorian izan zen. Klubaren kanpoaldean dago ikusgai (Gabierrotako gasolindegi zaharra), eta edozein ordutan bisita daiteke.