Emakumeen Etxearen 4. Batzarra izango da asteazkenean

emakumeen etxea2016ko uztailean abian jarri eta azaroan bukatu zen Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua.

2017rako zehaztu genuen bide-orrian prozesuan definitutako egiturak martxan jartzea aurreikusi zen, beste hainbat ekintzen artean. Orain arte hiru Batzarra egin ditugu eta ikasturte hasierarekin laugarrena egingo dugu, irailaren 6an, 18:00etan Xenpelar Etxean.

Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi diegu, baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.

Bidea elkarrekin egin dezagun!