Ostiralean ‘Batman Lego filma’ ikusteko aukera egongo da aurtengo udako zinemari agur esateko

batman_lego_filma_2Ozzinema Summerrek ostiral honetan, hilak 8, agur esango dio aurtengoz udako zinemari jostailuak eta komik pertsonaia batzen dituen ‘Batman Lego fima’ren proiekzioarekin (euskaraz). Hitzordua 22:00etan izango da Musika plazan eta honako hontan formatua ere aldatuko da. Hori dela eta, Ozzinema Summerrek jakinarazi du ikusle bakoitzak norberaren aulkia eraman beharko duela.

‘Batman Lego filma’, ‘Lego filma’ren spin-offa da. Honako hontan Gotham hiria aldaketak pairatzen ari da. Hori horrela, Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Batmanek Gotham. Horretarako, bakardadean jokatzeari uko egin eta elkarlanean airtu beharko du; urduritasunak alde batera utziz eta lasaitzen ikasiz”.

Euria egiten badu, emanaldia Koldo Mitxelena Ikastetxeko patioan izango da.