Ongietorria egingo zaie igandean Hibaika AEko arraunlariei

Hibaika
Hibaika

Errenteriako Udalak jakinarazi du harrera berezia egingo diola Hibaika Arraun Elkartearen emakumezkoen tripulazioari. Ekitaldia irailaren 10ean, igandean, egingo da, hain juxtu Kontxako Bandera jokatzen den egun berean, estropada horretan lortzen duen postua edozein dela ere.

Ekitaldiak 18:30ean hasiko dira Alabergako biribilgunean. Bertan harrera egingo zaie, eta 19:00etan Udaletxera iritsiko dira eta ateak irekiko zaizkie Hibaika Arraun Elkarteak 2017ko denboraldi honetan eskuratutako arrakastak direla-eta zorion-agurra jaso dezan. Bertan herritarrek merezitako omenaldia eskainiko diete.

Era berean, Hibaika Arraun Elkarteak jakinarazi digu datorren igandean “kedada” bat izango dela Herriko Enparantzan (Udaletxean), goizeko 8:30ean, Kontxako estropadak ikustera joan eta denboraldi honetan hainbeste arrakasta eskuratu dituen Hibaikako emakumezkoen traineruari zuzenean animatzeko. Espero dugu zaleen babesarekin lehenengo aldiz lortzea Errenteriara Donostiako bandera desiratu hori ekartzea.

Errenteriako Udaletik herritarrak animatu nahi ditugu igande goizean Donostiara joan daitezen gure arraunlariak animatzera eta, arratsaldean omenaldi ekitaldira, aurtengo denboraldian arrakasta handiak eskuratu baitituzte.

Aupa Hibaika. Aurten bai!!!