Irailaren 18an zabalduko da Xenpelar Tailerretan izena emateko epea

Xenpelar Tailerretako matrikula epea zabalik izango da irailaren 18tik 29era.

2017/2018 ikasturterako ere tailer eskaintza zabala prestatu du udalak:

Helduentzako tailerrak

  • Zeramika: Eskulturen modelaketa, murala, mosaikoa edo azulejuen dekorazioa egiten ikasteko tailerra.
  • Zaharberritzea: Parte-hartzaileek altzarien apainketa “vintage” erara, tapizeriaren hastapenak eta altzari zaharren zaharberritzea landuko dituzte.
  • Argazkigintza digitala: Kamera erabiltzen ikasteaz gain, argazkilaritzari lotutako Photoshop, Hofmann eta Pinchale Studio programen nondik norakoak ezagutzeko ikastaroa.
  • Pintura: Nondik eta nola ekin margolan bati? Marrazketa teknikak hobetzeko eta materialak ezagutzeko tailerra.
  • Patchwork: Ikasleek koloreak josiz sormena lantzeko aukera izango dute eta esperientziarik gabe ere, lan ikusgarriak egitekoa.
  • Egur taila: Egurra lantzeko beharrezkoak diren ezagutza guztiak: tresnak, zorroztea, marrazkiak, tindatzea. Altzari tradizionalen diseinua eta heraldika ere landuko dira.

2017.09.05_KartelaHaur eta gazteentzako tailerrak:

  • Arte plastikoak (7-12 urte): Marrazkiak, karetak, buztinezko figurak, buruhaundiak edo txotxongiloak egingo dira ikastaroan zehar
  • Argazkigintza digitala (13 urtetik aurrera): Kamera erabiltzen ikasteaz gain, argazkilaritzari lotutako Photoshop, Hofmann eta Pinchale Studio programen nondik norakoak ezagutzeko ikastaroa.

Ezinbestekoa da matrikula gauzatzeko, izen-emate orriarekin batera deskontuen ziurtagiriak aurkeztea. Honekin batera, ordainketa modu bezala helbideraketa aukeratzen dutenek bankuko kontu zenbakia aurkeztu beharko dute, titulartasun ziurtagiriarekin batera edo transferentzia aukeratzen dutenek berriz, behin matrikula onartuta, tasa ordainketaren ziurtagiria.

Hemen deskarga dezakezu dokumentazioa:

Ikasturtea urriaren 2an hasiko da.

Informazio gehiago:

XENPELAR TAILERRAK
Merkatuzar. Goiko kalea, z/g. Errenteria. 943449629.
Astelehena-osteguna, 17:30-20:30. Ostirala, 16:00-19:30.

KULTURA KREAKTIBOA
Niessen Kulturgunea. Alfonso XI, z/g. Errenteria. 943449634
Astelehena, 17:00-20:00
Asteartea-ostirala, 10:00-13:00 / 17:00-20:00
Larunbata, 10:00-13:00