Hondakinen gaikako bilketa sistema berria kontsentsu osoz ezarriko da

Astelehena 25DSCF3084ean komunikazio kanpaina berriari ekingo dio Udalak gaikako bilketa egiteko ezarriko den sistema berria ezagutarazteko. Sistema berri hau Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien artean kontsentsuz hartu da.

Sistema berri hau ordenantza berriaren gainean eraikitzen da. Ordenantza hau tramitera onartu zen aho batez eta ondoren herritar zein eragile ezberdinek egindako ekarpenak barne bildu. Era bereran Ingurumen Aholku Kontseiluak eta Hondakin Batzordeak eta EAJ-PNV eta PSE-Eetik egindakoak ere barneratu ditu.

Ordenantza honen helburua marko juridiko berri bat ezartzea da beharrezkoa den saltoa emateko birziklatze tasari dagokionean, ez baita ahaztu behar Errenteria, Gipuzkoako bataz bestekoaren azpitik dagoela. Zentzu honetan birziklapen tasa handitzeko indar politiko guztien konpromiso eta kontsentsuz lan egiten ari da Udala, indar guztiek helburu berdina baitute: hondakinen sailkapena bultzatu eta birziklapen tasa handitzea.

KANPAINA ETA SISTEMA BERRIA

Sistema berri honekin datozen asteetan errefusa jasotzeko erabiltzen diren edukiontziak itxita egongo diren grisengatik aldatuko dira. Horrela, bai edukiontzi marroia eta grisa txartel berri bakarrarekin ireki ahal izanen dira.

Etxez etxe informazioa banatuko duten langileek dagokien akreditazioa eramango dute.

Lehenik eta behin Udalak dagokion oharra jarriko du bisitatuko dituen etxebizitza guztien portalean. Modu honetan bisitatzear dauden bizilagun guztiak jakinaren gainean egongo dira.

Zentzu honetan Udalak sei asteetan zehar orain arte bosgarren edukiontziaren sisteman edo edukiontzi marroiaren sisteman parte hartu ez duten herritar guztiak bisitatuko ditu. Bisita hauetan herritarrek dituzten kezkak ebazteko aprobetxatuko da, behar diren indikazioak, kuboa, poltsak eta birziklatzeko gida emango dira.

Beraz, lehenengo oharra jarriko da eta ondoren bizilaguna bisitatuko da. Etxean topatu ezean berriz egingo da saiakera beste ordu batean.

Behin bisita guztiak egin eta gero txartel berria bidaliko da etxe guztietara. Txartel horrek material organikoa biltzen duen edukiontzia zen edukiontzi organikoa zein grisa irekiko dituen.

Burutuko den kanpaina hau, edukiontzi marroiaren sistema erabiltzen ez duten herritarrei egingo diren bisitak, komunikazio alorrean egingo den esfortzua eta alderdi guztien artean dagoen kontsensuari esker hondakinen sailkapena eta berziklapen tasan gora egin eta Errenteria herri osasuntsuago bat bilakatzea da helburua.