Errenteriako bizikleten merkatu arrakastatsua!

IMG_7061 (2)Irailaren 15ean eta Europako Mugikortasunaren Astearekin bat eginez, herriko Gamon zumardian Bizikleten merkatua garatu da. Horrelako ekimenak mugikortasun jasangarriago baten aldeko apustua egitea du xede eta horregatik, Errenteriako Udalak, herritarren artean ekintza eredugarriak sustatzeaz gain, egun ditugun baliabideak hobeto erabiltzearen konpromisoa hartzen du, hots, bidegorriak eta bizikleten erabilera bultzatzearena.

Merkatuaren hasierako orduan eguraldiak lagundu ez bazuen ere, arratsaldea aurrera joan ahala eguraldiak hobera jo zuen. Herritarrek material dezente ekarri zuten salmentarako eta aipagarriena salgai egon zen bizikleta multzoa izan zen: 55 orotara. Halaber, aipa daiteke beste hainbat materialek mugikortasunarekin zerikusi zuzena izan zutela: patineteak, patinak, bizikleten aulkiak… Herritar ugari bertaratu zen merkatura eta, askoren esanetan, gehiagotan egin beharreko ekimen txalogarria izan zen. Hurrengo saio bati begira Udalak indarberrituta ikusten du burua herritarren harrera ona dela eta. Bejoindeizuela parte-hartzaile guztioi!