Hondakinen bilketa-sistema berriaren informazio bulegoaren ordutegia eta erabilera jarraibideak

DSCF3119Hondakinak gaika biltzeko sistema berria ezartzeko kanpainan urrats berria egin du Errenteriako Udalak. Hain zuzen ere, gaurtik, irailaren 26tik ateak, Herriko Enparantzan informazio gune berriaren ateak zabaldu dituzte kanpainaren arduradunek.

Informazio gune honetan, berriz, postontzian horretarako gonbitea jasoko duten errenteriarrak artatuko dituzte; izan ere, informazio kanpaina honek etxez-etxeko bisitak aurreikusten baititu orain arte gaikako bilketa programan parte hartzen ez zuten herritarrentzat. Kanpainako hezitzaileek bina bisita egingo dituzte etxe horietako bakoitzean, eta bertako biztanleak aurkitu ezean, etxearen buzoian utziko dute Herriko Enparantzako informazio puntutik pasatzeko gonbitea.

Beraz, informazio bulegotik pasatzeko dioen oharra jaso duten errenteriarrek ondorengo ordutegian egin dezakete:

 INFORMAZIO BULEGOA – ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 13:30 / 17:00 – 19:00

Larunbatak: 10:00 – 13:00
943 449 666

Postontzian oharra jaso ez dutenek hezitzaileen bisita jasoko dute datozen asteetan. Izan ere, kanpaina gutxienez bi hilabetez luzatuko baita.

Errenteriako Udalak gogorarazi nahi du ahalegin handi honen arrazoia herri garbiago zein osasungarriagoa lortzea dela.