TAOko langileek greba hasi dute eta ondorioz zerbitzua behin-behinekoz eten egingo dela jakinarazi du udalak

Mugikortasuna | Udal antolamendua 2017-09-26 | 0

TAO_OTATAOko langileek irailaren 25etik abenduaren 5era greba egingo dutela iragarri zuten. Ondorioz, grebak irauten duen bitartean TAO zerbitzua eten egingo da behin-behinekoz. Udalak jakinarazi du kontutan izango duela zerbitzuaren etenaldiak irauten duen epea, eta urteko TAOko kuota ordaintzen duten herritar egoiliarrei deskontua egingo zaiela ofizioz, etenaldiak irauten duen proportzio berean.

Abenduaren 5ean amaituko da egungo enpresaren kontratua. Data horretatik aurrera, udalak zuzenean kudeatuko du TAO zerbitzua eta zerbitzu berria jarriko du abian.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna