Errenteria Musikalen webgune berria erabilgarri dago jada

Gardentasuna | IKT | Udal komunikabidea 2017-09-29 | 0

IMG_20170929_121710_272Errenteria Musikalek webgune berria aurkeztu du. Lehengoaren aldean, forman ez ezik edukietan ere funtsezko hobekuntzak gehituta dator web orria. Jokin Sukuntza zuzendari kudeatzaileak adierazi du komunikazioa landu nahi izan dela, erabilerrazagoa eginez.
Bi atal orokorretan banatu daiteke aurkezpen orrialdea:
– Informazio orokorra agertzen da orriaren goiko aldean. Ikasturteari lotutako informazioa, hezkuntza eskaintza, ekitaldien agenda eta abar. Informazio hori guztia ikasle eta gurasoei erraz iristea garrantzitsua jo du Sukuntzak.
– Bigarren atala bloga litzateke. Bertan, albisteak, argazkiak, bideoak, soinu artxiboak eta abar eskuragari daude.

Web orrialdearen berritzea udalak abiatutako komunikazio politikaren baitan dago Garazi Lopez de Etxezarreta Errenteria Musikal patronatuko lehendakariak esan duenez.
Epe laburrean boletin elektronikoa ere martxan jartzeko asmoa iragarri dute. Jon Berruezo web orriaren arduraduna ere agerraldian izan da.
Webgunearen helbidea: http://musikal.errenteria.eus/

Oraindik plaza bakan batzuk libre
Bestalde, Errenteria Musikaletik gogorarazi dute zabalik dela Produkzio Musikala ikastaroan izena emateko epea. Ikastaro honetan, ikasleak konposizio (edo produkzio) txikiak ordenagailuz egiten ikas dezake. Bi plaza geratzen dira, eta taldea osatze aldera, adin muga 13-17 jarri bazen ere, interesatuta dagoenak, adina kontutan hartu gabe izena emateko dei egin dute.
Era berean, oraindik matrikulak egin daitezke plaza hutsak dauzkaten espezialitateetan:
Musika mugimendua:
– 4 urte: 5 plaza
– 6 urte: 6 plaza
– 7 urte : 3 plaza

Musika tresnak:
Eskusoinua (2), tronboia/ bonbardinoa (2), flauta (2), , tronpeta (2), oboe (2), fagota (1), trikitixa (2)
Euskal dantza (hastapena, 6 urte):
3 plaza

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna