Film Laburren Jaialdiaren harira, kartel lehiaketa ere antolatu dute

Kartela
2016ko kartel irabazlea

Errenteria Film Laburren Jaialdiaren baitan, kartel lehiaketa ere antolatu dute, aurtengoan, bigarrenez.

Lanak urriaren 9rako aurkeztu beharko dira Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean (Herriko plaza z/g), DIN A3 tamainan eta euskarri zurrunean muntatuta. Horrez gain, CD batean egindako obra entregatu beharko da JPG formatuan.

Aurkeztutako kartela originala izan beharko da eta aurretik argitaratu gabea. Erabilitako teknika, marrazketa edo pintura izan daitezke, hala nola  argazkilaritza, collagea edon antzeko beste teknikaren bat.

Irabazleak 600 euroko ordainsaria jasoko du.

Informazio guztia jaialdiko webgunean aurki dezakete interesdunek.