2017-2018 ikasturteko Hezitzaile Eskola zazpi formakuntza saioz osatuta dago

2017-2018 ikasturteIMG_20171003_124118_834rako antolatutako Hezitzaile Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak. Aurten bigarrenez antolatu du Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak. 2017-2018 ikasturtean zehar 7 saioz osatutako hezitzaileentzako eskola programatu du udalak.

Hezkuntza ez formalaren garrantziaz jakitun, haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileei baliabideak eskaintzea da programaren helburua. Horrela adierazi dute programaren aurkezpenean, Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak, eta Bea Martin dinamizatzaileak. Helburu horiek lortzeko, haur eta nerabeen aisialdian eta hezkuntza prozesuan oinarrizko diren hainbat gairen inguruko saio monografikoak antolatu dituzte, Ostolazak adierazi bezala “arituak eta adituak gure herrira gonbidatuz”. Iaz egin zuten gogoeta, herriko aisialdi elkarte ugari haur eta gazteekin borondatez lanean aritzen direla jakitun. Beraiei laguntzeko zer eskaini zezaketen galdetuta sortu zen Hezitzaile Eskola programa.

Aisialdian dabilen hezitzaile ororen topagune izatea du xede Hezitzaile Eskolak. Saioei buruzko xehetasunak ondokoak dira:
Noiz:Hileko azken larunbatean (*), 10:00-13:00 bitarte
Non: Merkatuzarreko balioanitz gelan.
(*) Egutegiaren arabera aldaketak egon daitezke.

Saioak euskaraz eta dohainik

Aurtengo berrikuntza gisa izen emateko modua aldatu izana aipatu du Ostolazak. Iaz ikasturte hasieran eman behar zen izena saioetan. Aurten nahi izanez gero horrela egin daiteke, baina saio guztietara joan gabe, batzuetara edo bakarrera joateko aukera ere izango da. Ikasturte hasieran ezezik, saio bakoitzaren aurretik izena ematekoaukera izango da, beraz.  Informazio gehiago nahi duenak: hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatzi edo 943449606 telefonora dei dezake, edo gazteria.errenteria.eus webean kontsultatuz. Saioak euskaraz eta doakoak izango dira

Saioen zerrenda
Urriak 21: Beldur Barik jarrera
Lahia 3.0 Elkartea

Azaroak 25: Hizkuntzen kudeaketa aisialdian
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea

Urtarrilak 27: Haurrak, nerabeak eta teknologia berriak
Rafa Buitron

Otsailak 17: Yogaren bidez emozioak lantzen
Eider Hidalgo

Martxoak 17: Haurrak, nerabeak eta transexualitatea
Aitzole Araneta Chrysallis EH sexologoa

Apirilak 21: Kulturarteko Hezkuntza
Amelia Barquín
Mondragon Unibertsitatea

Maiatzak 19: Elkarrizketarako eta Gatazkak konpontzeko trebetasunak
GEUZ