Ikasle ohien bazkaria egingo du Orereta Ikastolak larunbatean

Urriaren 7an elkartuko dira AñIMG-20170930-WA0006abitarten Orereta Ikastolako ikasle ohiak. Oraindik txartelik hartu ez dutenek, gaur, urriak 4, izango dute azkeneko aukera, 25 euroren truke. 1963-64 ikasturtean zabaldu zituen ateak Orereta Ikastolak, andereño bat, bederatzi ikasle eta eta hamaika gurasoren babesarekin. 54 urte igarota, 1.500 ikasle eta 190 langile ditu.  Urte hauetan guztietan 5.000 ikasle pasa dira bertatik, eta ikasle ohien komunitatea bildu, eta konfiantzazko giroa sortzeko helburuarekin antolatu dute bazkaria, besteak beste. Etorkizunera begira eraginkorra izan daitekeen sarea osatzeko abiapuntua finkatu nahi lukete antolaketa lanetan ari diren ikasle ohi eta langileek, urriaren 7ko bazkarian. Añabitartera joateko autobus zerbitzua izango da goizeko 11:30etik aurrera Tulle kalean. Oraingoz 300dik gora dira izena eman dutenak.