Eraldaketa Feministarako Eskolako programazio berria martxan jarriko da

Ahalduntzea | Berdintasuna 2017-10-05 | 0

IMG_20171005_113222_0592017-2018 ikasturterako antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du gaur udalak. Aurten, laugarren ikasturtez, martxan jarriko dute eskola eta iazko datu onak nabarmendu ditu Garazi Lopez de Etxezarreta Berdintasunerako zinegotziak: “guztira 146 emakumek eman zuten izena ikastaroetan; emakume taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira. Horregatik, urrian hasiera emango diogu berriz eskolari, baina eskaintza, iaz ez bezala, martxora arte programatu dugu; ikasturteari amaiera Errenteriako Emakumeen Etxean ematea aurreikusten baitugu”.  Hamar ikastaro, lau talde eta bi tailer izango dira aurtengo eskaintza, eta horri guztiari hasiera emateko bihar hasiera jardunaldia antolatu dute Denok gara King Kong leloarekin.
Ikastaro, talde eta tailerren zerrenda ondokoa da, baina informazio osatua atxikitako pdf-an dago.
Guztira 10 ikastaro jarriko dituzte martxan:
– Zergatik gara feministak?
– Neska gazteentzako autodefentsa feminista
– Irakurle eskola feminsita: gorputzak hitz
– Munduko emakumeen literatura: Rive Gauche-ko Emakumeak
– Literatur taldea: leku bat munduan
– Neska gazteentzako rap feminista
– Indarkeria ikusezinari aurre egiten: jazarpena desnaturalizatu
– Autoestimua eta ahalduntzea
– Emakumeak eta osasuna
– Eraldaketarako autoezagutza eta norbere-zaintza
4 talde:
– Autolaguntza taldea: indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak
– Emakume zaintzaileentzako topagunea
– Elkar ezagut dezagun! Kulturarteko elkarrizketak
– Amatasunetik sareak eraikitzen
Eta, bi tailer:
– Nola egin Errenteriako jaiak berdinzaleagoak?
– DIY Kamiseta tailerra
Ikastaro guzti hauek doan dira eta gaur bertan izena emateko epea irekiko da eta urte osoan zehar irekita egongo da. Izena emateko bide ezberdinkartelaak daude: e-mailez (eskolafeminista@errenteria.eus) edo Berdintasunerako azpisaiklean (Herriko plaza z/g)
Denok gara King Kong, hasierako jardunaldia
Honi guztiari hasiera emateko Emakumeen Etxearen prozesuan sortu diren lantaldeen proposamenarekin bat egin eta Denok gara King Kong lelopean Virginie Despentes-en King Kong Teoria liburuan oinarritzen den programazioa antolatu dute biharko. Xenpela etxean izango dira lehenengo bi ekitaldiak.
18:00etan “King Kong teoria” liburuaren aurkezpena. Eskafandra bilduma feministaren edizio taldeko Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel.
19:00etan “King Kong ekiza” Ainara Lasa-ren erakusketaren aurkezpena izango da.
Ainara Lasa Eskafandra proiektuko partaideak esan du Eskafandra bilduman mugimendu feministan mugarri izan diren emakumeen liburuak euskaratzen ari direla, eta horien artean dago King Kong Teoria. Lasak adierazi duenez, bere garaian liburua irakurri zuenean liburuak berak, eta bertan agertzen diren objetkuek zirrara sorrarazi zioten, eta objektu horien bilduma egin du bihar aurkeztuko duen argazki erakusketan.
Xenpelar etxeko aurkezpenak bukatuta, 19:30ean “King Kong neska” Josune Gorostegiren bakarrizketa izango da Herriko Plazan.

Eraldaketa Feministarako Eskola 2017-2018

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna