Eskola kirolaren aurtengo denboraldia urriaren 21ean hasiko da

Euskara | Hezkuntza | Kirola 2017-10-06 | 0

eskola-kirola1Urriaren 21ean (larunbata), Oarsoaldean, eskola kirolaren aurtengo denboraldia hasiko da. 2018ko ekainera arte luzatuko da.
24 jardunalditan zehar eskola kirolak kirol jarduera eskaintza ugaria izango du, hala nola, eskubaloia, kirol egokitua, futbola, piraguismoa,…
Entrenamenduak ikastetxeetan bertan egingo dira eta partidak asteburuetan jokatuko dira eskualdeko kirol instalazioetan.
Eskola kiroleko programak hainbat kirol praktikatzeko aukera ematen du, eta haur guztien parte-hartzearen garrantzia azpimarratzen du. Horretaz gain, sustatu egiten du kirolaren bidez euskara erabiltzea.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna