Erakunde eta elkarteek 2017ko ingurumeneko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Ingurumena 2017-10-10 | 0

2017ko ingurumenIngurumenSailaeko diru-laguntza deialdia zabaldu du Errenteriako Udalak. Errenteriako udalerrian, iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei zuzendutako deialdia da, ekintzak gauzatzeko 2017ko diru-laguntza deialdia. Urriaren 5etik hasita hilabeteko epea izango dute erakunde eta elkarteek eskaerak aurkezteko. Diru-laguntza eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak eta baloratuko diren puntuak agertzen dira segidan.

Aurkeztu beharreko agiriak
– Diruz laguntzea nahi den proiektuaren, jardueraren edo programaren originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua.
– Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
– Erakunde eskatzailearen IFZren fotokopia, hala badagokio.
– Programaren gastuen (kontzeptuak eta zenbatekoak) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua.
– Ardurapeko deklarazioa, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
– Euskarak eta berdintasunak zein tratamendu izango duen jardueraren hedapenean.
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Errenteriako Udal eta bere organismo autonomoarenak egunean dituela egiaztatzen duen aitorpena, eta diru-laguntzen onuradun izateko ez daudela diru-laguntzen lege orokorraren 13. artikuluan, edo indarrean dagoen bestelako araudian, adierazitako inolako debeku-auzitan nahastuta.

Balorazio irizpideak

Proiektuaren kalitatea eta iraupena (30 p.)
Udalaren ingurumeneko helburuei egindako ekarpena (35 p.)
Kalkulatutako parte-hartze maila (10 p.)
Jarduerara bideratutako baliabideak (15 p.)
Proiektua lurzoru publikoan burutzuea (5p.)
Proiektua babestutako eremuetan burutzea (5p.)

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Eskaerak egiteko beharrezko dokumentazioa, eta informazio gehiagarria eranskinetan dago:

Oinarriak

Deialdia

Eranskina

Eskaera

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna