Inbertsioak eta birgaitze lanak egin dituzte Errenteriako kirol instalazioetan

Beraun | Fanderia | Galtzaraborda | Kirola 2017-10-16 | 0

igerilekuak_galtzarabordaUdan, geldialdi teknikoek iraun duten bitartean, inbertsio batzuk egin dituzte Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako kirol instalazioetan, kirol materiala erosi eta instalazioak birgaitzeko. Horrela jakinarazi du udaleko Kirol sailak. Hori horrela, bi instalazioetan bi igerilekuen arazketa sistemaren zama iragazleduna kendu eta beira-materiala jarri dute, lehengo hondarrezko sistema aldatuz. Guztira 35.000.euroko inbertsioa egin dute.
Fanderiako igerilekuan ur bero sanitarioko akumulagailu berria instalatu dute, legionelosia prebenitzeko araudira egokitua, guztira 18.000. euroko aurrekontuarekin.
Era berean,  Beraungo erabilera enitzetarako kirol pistan led proiektagailuak erabiltzen dituen argiztatzeko sistema berria jarri dute. Azkenik, azpimarratu dute Galtzarabordako spining aretoa birgaitu dutela eta material batzuk erosi dituztela igeriketa eta aretoko ikastaroetarako. Bereiziki aipatu du Kirol sailak, laster, korrika egiteko bi zinta jarriko dituztela kiroldegiko fitness zentroan. Guztira 12.500. euroko inbertsioa egin du udalak. Inbertsio horiek eginda, Errenteriako Udalak “zerbitzua etengabe hobetzeko konpromisoa berretsi” du ohar batean.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna