2018ko inauteriak antolatzeko lehen bilera izango da bihar

InauteriakErrenterian antolatzen diren jai ezberdinenetan parte-hartzea handitzen ari dela ikusita, Udalak bultzada handia eman zien duela 3 urte inauteriei, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

Joan den urteko egitarauan proposamen berriak landu zituzten, eta izandako harrera ikusita, aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa dute. Hori dela eta, 2018ko inauterien antolaketan parte hartu nahi duten guztiekin bilera bat egingo dute egitaraua mamitzen hasteko.
Bilera hori datorren asteazkenean, hilak 18, izango da, 19:00etan, Merkatuzarren.