Oroimenaren Bulegoa zabalik, Gerra Zibilaren inguruko informazioa biltzeko

Giza Eskubideak 2017-10-17 | 0

Gerra Zibila eta oroimenIMG_20171017_102254_739 historikoa ikertzeko egitasmoa abian du Errenteriako udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Gerra Zibilak eragindako giza eskubideen urraketen inguruko informazioa jaso eta eman nahi dute, batetik, eta bestetik, urraketak jasan zituzten pertsonei, egia, justizia eta erreparazioa eskaini nahi diete. Ikerketa lanak aurrera eramateko ireki dute, hain zuzen, Oroimenaren Bulegoa. Gaurtik hasita, eta azaroaren azaroaren 16ra arte, astearte eta ostegunero irekita egongo da, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegian, Xenpelar etxean. Bulegoan egingo duten lana osatzeko ekintza sorta ere antolatu dute: erakusketa, lau hitzaldi eta film emanaldia izango ditugu, gaurtik, urriaren 17tik azaroaren 16a bitartean.

Gaiak herriarentzat duen garrantzia azpimarratu du Julen Mendoza alkateak. Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzordeko ordezkariek (Ion Collar, Jose Angel Rodriguez eta Garbiñe Oyarbide), eta Aranzadi elkarteko ordezkariek (Javi Buces,  Olatz Retegi eta Amaia Rodriguez) egin dute agerraldia bulegoaren irekieraren berri emateko. Gerra Zibilaren inguruan dokumentazioa badagoela, baina horrez gain, “memoria bizia dugu, gerra bizi izan zuten herritarrak ditugu, eta beraiek informazio baliotsua eman diezagukete herriaren historia osatzen joateko”. Informazio bilketa egingo dela jakinarazteko eta egitasmoa ezagutzera emateko Errenteriako 9500 pertsonei gutuna eta ekintza sorta biltzen duen egitaraua bidali diete etxeetara. Kasu honetan, 65 urtetik gorako pertsonei bidali diete gutuna eta eskuorria, hain zuzen ere, garai hartan jazotakoaren berri izan dezaketela uste dutelako.

Oroimenaren Bulegoa ekintza nagusia izanik, hitzaldiei dagokionez, genero ikuspegitik landuko direnak azpimarratu ditu alkateak. Emakumeek gerra garaian izan zuten protagonismoari dagokion lekua eman eta arlo hori bi hitzalditan espreski landuko dute.

Arantzadi elkarteko Javi Bucesek adierazi du jasotako informazio liburu batean bilduko dutela. Ikerketaren bidez jakin nahi dugu 1936 eta 1945 urteean artean gertatutakoa. Horretarako, dokumentazioa bildu eta aztertzeaz gain, ahozko testigantzak jasotzea dute helburu. Oroimenaren Bulegoa, informazioa jaso eta emateko izango dela nabarmendu du. Hala, esate baterako, norbaitek bere senitartekoren batekin zer gertatu zen jakin nahiko balu, bertan galde dezake, eta horri buruzko daturik ez balego, ikerketa lerroa zabalduko lukete. Aranzadi elkarteko kideak egongo dira bulegoan. Jarritako ordutegian joaterik ez dutenek, edo bestelako kezka edo arrazoiengatik beraiekin harremanetan jartzeko943466142 telefono zenbakira dei dezakete, edo idatzi mezu bat oretegi@aranzadi.eus edo amaiarodriguez@aranzadi.eus helbide elektronikoetara.

Gaurtik azaroaren 16a bitartean izango diren ekintzak:

Film emanaldia: Ama nora goaz?
Urriak 23 – 19:00
Niessen Kulturguneko auditorioa.
Zuzendaria: Iban Gonzalez. Ekoizpena: Karmelo Vivanco, Idurre Cajaraville/Baleuko. Gidoia: Jon Gonzalo. Argazkia: Ramon Larrabaster. Muntaketa: Iban Gonzalez. Iraupena: 62 min. Hizkuntza: euskara. Azpitituluak: gaztelania.
Ama, nora goaz? Dokumentalak Gerra Zibilean etxetik botatako emakume eta haurren historia kontatzen du.

Erakusketa “Emeek emana”
Intxorta 1937 kultur elkartea.
Mauro Saravia.
Urriak 22 – azaroak 11.
Astelehenetik larunbatera, 17:00-20:00 (igande eta jaiegunak itxita).
Argazki eta kontakizunez osaturiko erakusketa. Euskal Herria estatu kolpea, gerra eta frankismo testuinguru historikoan emakumeen ikuspegia jasotzen duena.
Erakuketari bisita gidatuak
Urriak 31 – 19:00 (euskaraz).
Azaroak 2 – 19:00 (gaztelaniaz).

Hitzaldiak:
– Urriak 19 – 19:00 – Xenpelar etxea.
“Lehen Frankismoa Euskal Herrian eta Errenterian”. Iñaki Egaña.
Aranzadi zientzia elkarteko historialariak Euskal Herrian eragina izan zuten Gerra zibilaren aurrekari, gertakari eta ondorioei buruz hitz egingo du.
– Urriak 26 – 19:00 – Xenpelar etxea.
“Cuando las alambradas eran nuevas. Los exilios y campos de concentración de la Europa de entre guerras”. Josu Txueka.
Gerraren hasierarekin batera, euskal herritar askok beren etxeak utzi eta erbestera joan behar izan zuten.
– Azaroak 8 – 19:00. Merkatuzar (Jose Luis Caso aretoa).
“Emakumeen esperientzia kolektiboa eta historikoa berreskuratzen”. (Julia Monge eta Zuriñe Rodriguez).
Historiako orrietan isilaraziak izan diren ahotsan entzunarazi nahi ditugu, emakumeen memoria kolektiboa berreskuratuz eta zabalduz, historia komun, parekide eta inklusibo baten atal bat izan dadin memoria hori.
– Azaroak 16 – 19:00. Xenpelar etxea.
“La represión desde la perspectiva de género”. (Lourdes Herrasti).
Historialaria eta antropologoa, Gerra Zibilaren garain desagertutakoen gorpuzkinak lurpetik ateratzen jardun duen Aranzadiko lan-taldeko kidea. 2000, urtetik aurrera proiektu honetan dihardute, egia, justizia eta erreparazioa lantzen Nazio Batuen dokrtinaren irizpideari jarraituz.

oroimenaren bulegoa

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna