San Tomas azoka antolatzeko 1. bilera, eta kartel lehiaketa

San Tomas batzSanto Tomasordeak urriaren 20rako, ostiralerako, dei egin du aurtengo azoka antolatzeko lehenengo bilerara, Merkatuzarren, 19:00etan. Iaz parte hartu zuten elkarte nahiz norbanako guztiei luzatu diete deialdia, baita aurten bertan egon nahi duten guztiei ere. Iaz azokaren antolaketan parte hartu zuten taldeak jada martxan daudela adierazi dute, eta iaz hasitako ibilbideari jarraituz  “San Tomas eguna 2017” iragarriko duen lI. kartel lehiaketa antolatu du batzordeak.

Lehiaketak herritarren partehartzea, oraindik eta gehiago, sustatu nahi du eta irabazleak 200 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu. Oinarriak, San Tomas kartel lehiaketa oinarriak 2017 pdf-an aurki ditzateke interesdunek. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 17an amaituko da.