Brahim Dahane ekintzaile sahararrari harrera egingo dio udalak

Errenteriako Udalak harrera egingo dio Brahim Dahane jaunari. Dahanek Saharan eta, oro har, munduan bakearen eta giza eskubideen alde egindako lana aitortu nahi dio Udalak ekitaldi xume honen bidez. Harrera, asteazkenean, urriaren 25ean izango da, 13:30ean, udalbatzar aretoan. Ekitaldi irekia izango da, eta Errenteriako Udalak herritarrei dei egin nahi die bertan parte har dezaten.

1965ean jaio zen Aaiunen (Mendebaldeko Sahara). 22 urte zituela atxilotu eta desagertuta egon zen, ezkutuko atxilotze zentroetan eduki zuten bere aurkako kargurik gabe 1991an askatu arte. 2005ean Giza Eskubideen Urraketa Larrien Biktima izan diren Saharar Elkartea sortu zuen (ASVDH). 2005etik 2011ra, hainbat aldiz atxilotu eta esperatu zuten, horietako batean hilabeteko gose greba egin zuen beste preso batzuekin batera, epaitu gabe kartzelatu zituztelako. Human Rights Whatch eta Amnesty International erakundeek hainbat kanpaina egin zituzten urte horietan Brahim eta berarekin atxilotutakoak aska zitzaten.

Suediako Gobernuak ematen duen giza eskubideen Per Anger Saria jaso zuen 2009an, Mendebaldeko Saharan bakearen eta giza eskubideen alde egindako lanagatik.