Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2018ko Inauterietan?

Inauteriak | Kultura 2017-10-25 | 0

Errenteriako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak. Izan ere, Inauterietako Batzordeak jai jendetsu eta parte-hartzailea antolatu nahi du.

Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrilak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin nahi dute eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan.

Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako 6 gaien arteko aukeraketa egin ahal izango dute: Ofizioak, Bideo-jokoak, Historiaurrea, Estralurtarrak, Tribu urbanoak eta 40. hamarkada.

Botoak urriaren 25etik azaroaren 2ra arte jasoko dituzte, “Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2018ko Inauterietan?” lelopean.

Nola eman botoa?

Botoak jaso eta zenbaketa egin ondoren, azaroaren 8an jakinaraziko dute Inauteri batzordeko kideek boto gehien jasotako gaia zein izan den.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna