Trafikoan eta autobusen ordutegian aldaketak izango dira Santu Guztien eguna dela-eta

Mugikortasuna 2017-10-27 | 0

Udaltzaingoak jakinarazi du trafikoa eta aparkamendua antolatzeko hainbat neurri hartu dituela, Santu Guztien eguna dela-eta. Urriaren 31ko arratsaldetik azaroaren 1eko arratsaldera arte, hilerriaren ondoko Egiburuberri Industrialderako sarbideko errailetako bat erabili ahal izango dute egun horietan hilerrira hurbiltzen diren ibilgailuek aparkatzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Autobusen ordutegia, azaroaren 1ean:

 

 

 

Geltokiak: Xenpelar – Polideportivo Galtzaraborda – Nafarroa etorb. Niessen – Zumardia / Alameda – Gaztelutxo – Agustinen etorb. 41 – Agustinen etorb. 15 – Gurutzeko alabak – Zentolen Hilerria / Cementerio – Zentolen hilerriko aparkalekua.

Bestetik, gogorarazi dute U-7 autobus lineak, igande eta jai egunetako ohiko ordutegi eta ibilbideak egingo dituela.

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna