‘Kafea eta tertulia beti natural’ kanpainako zozketan parte hartzeko aukera azaroaren 15era arte

Errenteriako Udala aurten ere merkataritzan euskara sustatzeko ahalegin berezia egiten ari da Oarsoaldeko gainerako herriekin batera (Pasaia, Oiartzun eta Lezo). Ahalegin horren baitan gremio konkretu bati eskaintzen diote laguntza, bezeroekin euskaraz aritu eta jendaurreko kartelak/oharrak… euskaraz ere jartzeko, eta kanpaina berezia egiten dute gremio horrekin. Aurten Tertulia eta kafea beti natural leloa harturik, bereziki kafetegiekin jardun dute, eta hainbat tabernatan ere.

Horrela, urriaren 15ean hasita azaroaren 15era arte, establezimendu horietan euskaraz jarduten duten bezeroek zozketa batean parte hartuko dute. Ekimenean parte hartzen ari diren establezimenduak honakoak dira:

1.- Maryam taberna (Larrunarri kalea)

2.- Sulabe (Galtzaraborda etorbidea)

3.- Taberna J.M (Sorgintxulo auzoa)

4.- Ogi berri (Aita Donosti kalea)

5.- Ogi berri La Plaza (Beraun)

6.- Ogi Berri (Beraun)

7.- Lekuona (Diputazio plaza)

8.- Ogi berri (Maria de Lezo)

9.- Egunon (Agustinak auzoa)

10.- Nadia kafetegia (Fanderia)

11.- Amatxi (Santa Klara kalea)

12.- Zumardi kafetegia (Biteri kalea 2)

13.- Irrintzi (Kapitainenea kalea)

14.- Tahona (Biteri txikia)

15.- Tahona (Biteri kalea)

16.- Ogi berri (Juan de Olazabal)

17.- Lekuona (Diputazio plaza)

18.- Ogi Berri (Donostia kalea)

19.- Zuketz (Xenpelar kalea)

Udaleko Euskara departamentutik herritarrak animatu dituzte, kafea ere euskaraz har dezaten, eta bide batez, zozketan parte hartu.