Hiri mantenuko zenbait lan egin dituzte urrian

Urrian herriko hainbat tokitan egindako hiri mantenuko lanen berri eman du udalak. Zehatz-mehatz ondokoak izan dira:
– Santa Klara kaleko 26 eta 28 atarietan, arrapala egin dute irisgarritasuna hobetzeko.
– Touring ibilbidean zuhaitzen inguruko alkorkeak handitu egin dira (baldosak zainekin altxatuak zeuden eta jendeak estropozu egiten zuen),eta konpondu egin dituzte.
– San Marko kalean, kale-argiak berritu dituzte: Lehen 16 luminaria zeuden sodiokoak, bakoitza, 165Wko kontsumoarekin; orain 15 luminaria dira, eta bakoitzak 25W kontsumitzen ditu. Kontsumoa jaistez gain, orain jarritako argiek ez dute kontaminazio luminikorik sortzen. Hortaz, dirua aurrezteaz gain, CO2 gutxiago igorriko dute airera.

– Lartzabalen zabor edukiontzientzat gune berria prestatu dute.

– Hirian zehar hainbat kale-argiren margoketa lanak egin dituzte (Alaberga, La Mercedes auzoa, Iztieta, Galtzaraborda, eta Zamalbide).

– Sorgintzulo kalean, bizilagunek eskatuta, banku pare bat jarri dituzte, elizaren inguruan.

Hiri Mantenuko Lanak, 2017ko Urria

Flickr Album Gallery Powered By: Weblizar