Punta-puntako bertsolariek parte hartuko dute azaroaren 11ko bertso festan

Azaroaren 11n, larunbatean, bertso festa izango da Errenteria Hiria kulturgunean (Niessen), eta punta-puntako bertsolariek parte hartuko dute bertan.  19:00etan hasita, sei bertsolari ariko dira Amaia Agirre gai jartzailearen aginduetara. Ondokoak izango dira: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Jon Maia, Amets Arzallus eta Alaia Martin.
Sarreraren prezioa 10 eurokoa da, eta, nahi izanez gero, aldez aurretik eros litezke ondoko lekuetan: Niessen aretoa, Xenpelar kultur denda, Landare elkartea, Sindikato taberna eta Arkaitza taberna.