‘Errepublika, demokrazia, erabakitze eskubidea’ lelopean mahai-ingurua egingo dute gaur

Pikoketa, Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak antolatuta mahai-ingurua izango da gaur, astelehena, azaroak 6, Reina aretoan (Xenpelar kalea, 3). 19:00etan hasiko da, Errepublika, demokrazia, erabakitze eskubidea izenburuarekin.

Isaber Salud, Oskar Matute, Roberto Uriarte eta Odon Elorza izango dira bertan. Mahai-inguruan parte hartuko duten gonbidatu horiek ez dira etorriko alderdi politikoen izenean, gonbita modu pertsonalean egin dietela adierazi dute Pikoketa elkartetik. Errepublikaren ikuspegitik oinarrizkoak diren hiru kontzepturen inguruko eztabaida bilatzen dutela azaldu dute, eta ez, aktualitate politikoari lotutako gaien inguruko eztabaida. Hala ere, azaldu dute, “pentsatzekoa da aktualitate horri buruzko erreferentziak agertzea, bai azalpenetan, baita ondorengo eztabaidan ere”.