Euskal Herriko sabaien 6. irteera egingo du Urdaburuk azaroaren 11n

Kirola 2017-11-06 | 0
Urdaburu Mendizale Elkarteak datorren azaroaren 11n, larunbatean, Euskal Herriko lurraldeetako sabaien 6. irteera antolatu du. Oraingo honetan Bizakia eta Arabako Gorbeia (1.475) mendira. Txangoa Zubialden (Muruan) hasiko da eta Barazarren amaituko da. Denera  17 km inguruko luzera eta 850 m-ko gainbehera izango du, eta 6 ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da, 07:30ean, Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetan ere geratuko da.
Izena emateko Urdabururen egoitzan, Errenteriako Juan Olazabal kaleko 23an, edo 943-527879 telefonora deituz, astearte eta ostegunetan 19:00ak eta 21:30ak bitartean.
ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna