Udaletxeko areto nagusian Eskolako Agenda 21en Foroa izan da

Azaroaren 7an, Errenteriako Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasle-ordezkariek eta Udaleko ordezkariek ikasturte honetako lehen foroa ospatu dute udaletxeko areto nagusian. Saio honen helburua aurreko ikasturtean ikasleek Udalari mugikortasun iraunkorraren inguruan egindako eskaerei erantzutea izan zen. Horrela, Errenteriako alkateak (Julen Mendozak), 2016/2017 ikasturtearen amaieran ikastetxeek Udalari egindako eskaerak zein proposamenak banan-bana erantzun zituen eta amaieran, ikasleak garapen iraunkorraren bidean aurrerapausoak ematera animatu zituen.

 

Ikasturte honetan Errenteriako Eskolako Agenda 21en parte hartzen ari diren ikastetxeek zarata dute aztergai, eskualdeko gainerako eskolekin batera.

 

Informazio gehiago hemen: http://ingurumena.errenteria.eus/eu/e-agenda-21/eskolako-agenda-21