Ofizioetan oinarrituko da 2018ko inauteria

 

Inauteriak festa haundi bihurtu nahi dituzte Inauteri Batzordeko kideek eta horregatik, aurten ere, gogor ari dira lanean.

Dagoeneko ezagunak diren Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaien laguntzarekin, jendez bete nahi dituzte herriko kaleak eta jai giroa ahalik eta txoko gehienetara hedatu.

Gainera, jai parte-hartzailea sustatu nahi dute eta horretarako, datozen inauterietako gaia hautatzeko herri galdeketa egin dute.

“Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2018ko inauterietan? izan da herritarroi egindako galdera. Proposatutako gaiak, berriz, Ofizioak, Bideo-jokoak, Historiaurrea, Estralurtarrak, Tribu urbanoak eta 40, hamarkada.

Guztira 1125 bozka jaso dituzte, 851 internet bidez eta 274 paperean, eta hauxe izan da bozkaren emaitza:

  • Ofizioak: 384
  • Bideo-jokoak: 358
  • Historiaurrea: 60
  • Estralurtarrak: 88
  • Tribu urbanoak: 131
  • 40. hamarkada: 104

Ofizioak izan da, beraz, boto gehien jaso duen aukera.

Gainera, gaia hautatzeko herritarrek izan duten partehartzearekin oso pozik gaudela adierazi dute, botu kopurua handia baita.

Agerraldi honen bidez, dei berezia egin nahi izan dute, taberna, saltoki, koadrilla eta norbanakakoei, ofizioen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko.

Egitarau zabala eta anitza osatzeko lanean ari direla ere azaldu dute, herritar guztien gozamenerako.