‘Hizkuntzen kudeaketa aisialdian’ monografikoa hezitzaileentzat, Lau Haizetararen eskutik

Gazteria | Hezkuntza 2017-11-13 | 0

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren bigarren saioa izango da hilaren 25ean, goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Hizkuntzen kudeaketa aisialdian lelopean monografikoa egingo dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik.

Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete azaroaren 17ra arte  hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943449606 telefonora deituz. Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus weba kontsulta dezakete. Saioa euskaraz eta doakoa izango da.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna