Zapatos Rojos, bere laugarren eleberria aurkeztuko du Mercedes Garcia Sieirak

Mercedes Garcia Sieira errenteriarrak bere laugarren eleberria aurkeztuko du bihar, azaroaren 15ean, Noski! liburudendan. Zapatos Rojos nobela beltza da. Santxoenea kaleko 14. zenbakian dago Noski! liburudenda, eta han izango da aurkezpena 19:00etatik 20:00etara.