Kaputxinoetako ludoteka berria dagoeneko zabalik dago

Kaputxinoak auzoko ludoteka dagoeneko zerbitzua ematen ari da, berritze lanak amaitu ondoren. Gamon ikastetxean kokatu dute ludoteka berria eta jada baditu erabiltzaileak. Errenteriako Udalak ludoteka zerbitzuarekin herriko 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi hezitzailea eskaintzeko helburua du, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten.

Errenteriako 6 gunetan ludotekak daude: Agustinak, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, Kaputxinoak eta Markola.

Gazteria Azpisailak haurren beharrei erantzuteko asmoz, 2014 urtean, Beraungo ludoteka berritu zuen. Aurten Kaputxinoetakoari ekin dio. Lehen zegoen tokitik kendu, eta Gamon ikastetxean du kokapen berria . Dagoeneko, haurrek Gamon ikastetxean beren aisialdiaz gozatzeko, baloretan hezteko, sorkuntza eta esperimentazioa garatzeko leku berria aurki dezakete, Itziar Ostolaza Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak ludoteka berria aurkezteko agerraldian esan duenez. Ludotekako hezitzailea, ludoteken koordinatzailea, eta Gamon ikastetxeko zuzendari Andoni Osoro ere agerraldian izan dira.

Ludoteka zerbitzuari dagokionez, orain arte bezala, zerbitzua hezitzaile profesional batek dinamizatuko du.

Ludotekaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:30-19:30

Izen-emate epea irekita dago

Kuota 2017-2018 ikasturtea: 40,40€

Informazio gehiago: 943449640 deituz edo www.gazteria.errenteria.eus webean eskuratu daiteke