Igeriketa lehiaketa dela-eta, Galtzarabordako igerilekua itxiko dute larunbat arratsaldean

Bihar, azaroaren 18an, igeriketa lehiaketa egingo dute Galtzarabordako udal kiroldegiko igerilekuan, eta hori dela-eta, igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 14:30etik aurrera. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek, eta gainontzeko erabiltzaileek, Fanderiako udal igerilekua erabili ahal izango dute.