Zaria Koru Eskolak Santa Zezilia kontzertua eskainiko du larunbatean

Kultura 2017-11-17 | 0

Bihar, azaroaren 18an, 20:00tan Errenteriako Fatima elizan Zaria Koru Eskolak Santa Zezilia kontzertua eskeiniko du. Bertan, urte honetan Zariatxo, Zariagaz eta Zaria abesbatzek nazioarteko jaialdi eta bira desberdinetan eskaini dituzten kanta batzuk entzunteko aukera izango dute bertaratzen direnek: Zaria abesbatzak AEBetan, Zariatxo eta Zariagaz abesbatzek Persan (Paris) eta Daxeko jaialdietan eskainitako lanak.

2018an, Zariatxo eta Zariagaz abesbatzak Frantzian ospatuko diren bi jaialditara joateko gonbita jaso dute, Mont de Marsan eta Castelnaudaryn. Bertan eskainiko dituzten kanta batzuk entzuteko aukera ere izango da biharko kontzertuan.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna