Zine-Banda ikuskizuna eskainiko du Errenteriako Musika Bandak bihar

Errenteriako Musika Bandako kideak entseguetan buru-belarri ari dira, bihar, azaroaren 18an, 22:30ean Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian jarritako pantaila erraldoia medio, eskainiko duten Zine-Banda ikuskizuna prestatzen. Ikuskizuna, Errenteriako Film Laburren XXII jaialdia eta Santa Zezilia ospakizunen egitarauetan txertatuta dago.

Musika Kultur Elkarteak (EMKE), film laburren jaialdiarekin bat egin nahi izan du eta Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren filmograrfia oinarri, Kubricken eta musikaren arteko harremanean sakontzea du helburu. Herriko Musika Bandak zine-zuzendariaren filmen soinu banden zehar musika bidaia egingo du, zinea eta musikaren arteko elkarrizketa uztartuz.

Kubricken musika bidaiak, “Laranja Mekanikoa”, “2001: Espazio Odisea” edota “Jaka Metalikoa” filmetan zehar eramango ikuslea.

Carlos Rodríguez Albistur zuzendariaren gidaritzapean, Rossini, Beethoven, Purcell, Richard Strauss edo Rolling Stones-en musikan bidaiatuko dute, Stanley Kubrickek musikarekin izan duen harreman sakonean murgilduz.

Ikuskizunak bi zati izango ditu: lehenengoa, aipatu Kubricken filmografiari zuzendutakoa eta bigarrena, zine klasikoari zuzendutako keinuez eta umorez zipriztindutakoa.