Errenteria Musikaleko ikasleek Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute bihar

Asteartean, azaroaren 21ean , Errenteria Musikaleko ikasleek Santa Zeziliako ohiko kontzertua eskainiko dute, 20:30ean Fatimako Ama Birjinaren elizan. Errenteria Musikaleko diziplina desberdinetako ikasleek parte hartuko dute kontzetuan: orkestra, ikasle banda, balleta eta euskal dantzako ikasle taldeek eskainiko dute ikuskizuna.