Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira ikasleek egindako sormen lanak ikusgai daude Maria Lezon

Azaroaren 25aren harira, Errenteriako Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek sormen lanak egin dituzte eta ikusgai daude Maria Lezo kalean azaroaren 24ra arte. Errenteriako Udalak herriko hezkuntza formala osatzen dutenekin elkarlanean egindako egitasmoaren emaitza da, giza eskubideen urraketen gaia lantzeko, eta A25aren harira artea nahiz diziplina desberdinak erabiliz garatu duten egitasmoaren emaitza. Hain zuzen ere, Emakumeenganako Indarkeriaren aukako Nazioarteko Eguna gogora ekartzeko, Picassoren Gernika margolana hartu dute oinarri. Izan ere, indarkeriaren kontrako nazioarteko keinu eta sinbolo bilakatu da artistaren lana. Gernikan gertatutakoa gogora ekartzeko, eta egun bizirik dauden bestelako indarkeriak errefusatzeko ikasleen lanak jaso dituzte aste betez gune horretan (azaroaren 24era arte). Haurren, gazteen eta helduen hausnarketak artea motor hartuta indarkeria oro errefusatzeko elkartu dira Errenteriak berezkoa duen mural honen inguruan, herriari irudiz eta hitzez mezu sendo hori emateko. Herriko lau ikastetxek parte hartu dute egitasmoan: Cristobal Gamon, Telleri, Koldo Mitxelena eta Orereta ikastola.