Andra Mari Abesbatzak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du azaroaren 25ean

Datorren larunbatean, azaroak 25, arratsaldeko 20:00etan, Andra Mari Abesbatzak Gabriel Fauréren Requiem re minorrean op.48 abestuko du Andre Mariaren Zeruratzearen parrokian. Koru eta organorako bertsioa da egingo dutena; izan ere, eliza horretako organoa, 1893an Aquilino Amezuak eraikia, berriki zaharberritutakoa da eta Gipuzkoako onenetako bat da gaur egun.

Andra Marirekin batera ariko dira Alize Mendizabal organoan, eta bakarka kantari Miren Urbieta sopranoa eta Jesus Garcia Arejula baritonoa. Denak ere Andoni Sierraren zuzendaritzapean.

Santa Zeziliaren ospakizunen artean, egun berean arratsaldeko 17:30ean saio bat egingo du Andra Marik Jesusen Bihotzaren Adinduen etxean.

Bestalde, korukide eta bazkide hildakoen aldeko urteroko meza arratsaldeko 19:00etan izango da, Andre Mariaren Zeruratzearen parrokian hori ere.