Bekoz Beko elkarteko kideek, azidoarekin erasoak jasandako emakumeekin batera, Habian! haztegia eta Oarsotek bisitatuko dituzte gaur

Ritu, Sonya y Roopa azidoz erasoak jasan ondoren bizirik atera diren hiru emakume dira, indiarrak. Hiru Sheroes (heroiak indiarrez) hauek, Indian maiz gertatzen den genero indarkeria hau jasan duten emakumeen egoera zabaldu nahi dute, praktika hauek erroz kendu eta esperientziak elkarbanatu. Pasaiako Bekoz Beko Elkartearen eskutik -generoaren indarkeriaren aurkako Elkartea- Gipuzkoa bisitatzen ari dira, bere oztopoei aurre nola egin dieten ezagutarazteko. Gaur, osteguna bi geldialdi egingo dituzte Oarsoaldean. Lehenengoa Errenterian, Torrekua eraikinean, bertan Habian! hazitegi kolaboratiboko eskualdeko ekintzaileekin esperientziak elkartrukatuko dituzte. Bigarrena Lezon, Oarsotek gizarteratze enpresan lan egiten duten emakumeekin egongo dira. Bi proiektu hauek  eskualdeko udalek bultzatutako proiektuak dira, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez.

Ostalaritzako establezimendu txiki baten arduradunak dira ‘Sheroes Hangout, bertako bezeroak gehienbat turistak dira. Batzuk arropak diseinatzen dituzte, beste batzuk margotu, hennako tatuajeak bisitariei eta beste batzuk aldiz dantzan ibiltzen dira. ‘Sheroes Hangout‘ babesleku batean bihurtu da, eta han denak “babestuak” sentitzen dira baina “independenteak” izateko modua da ere. Sheroes Hangout Chhanv Foundationen babesean sortu zen. Hiru gazteak eta Chhanv Foundationeko arduradunak lehen aldiz atera dira Indiatik, Gipuzkoa bisitatzeko, Pasaiako Bekoz Beko Elkartearekin. Bere helburu nagusia Stop Acid Attack kanpaina ezagutaraztea da.