‘Gerra gauza alua da’ hitzaldia gaur, Merkatuzarren

Berdintasuna 2017-11-23 | 0

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta ekintza desberdinak egiten ari dira egunotan. Gaur Berdintasunerako Kontseiluak antolatuta, Amagoia Gurrutxagaren ‘Gerra gauza alua da’ hitzaldia izango da, 18:00etan Merkatuzarren. Bertan, gerra garaian emakumeek jasandako erasoak eta esperientziak kontatuko dituzte, “badakigulako emakumeok beste era batera bizi ditugula biolentzia, jazarpenak eta errepresioa; jendarte patriarkal honetan beste paper bat ezarri digutelako. Bizipen horiek ezagutzea historia idazteko eta ulertzeko funtsezkoa da; horregatik guztiagatik, garai horiek bizi izan zituzten emakume guztiak martxan dagoen ikerketan parte hartzera eta beraien bizipenak azalaraztera animatu nahi ditugu, bizipen horiek gabe memoria osatu gabe geldituko delako”, azaldu du Berdintasunerako Kontseiluak.
Hitzaldi horrez gain, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilutik bat egin du azaroaren 25aren inguruan Oarsoaldeko talde feministek antolatu dituzten ekintzekin, eta herritar guztiei gonbita egin diete, bereziki, azaroaren 25ean, larunbata, 19:00etan Herriko Enparantzan egingo den manifestazioan parte hartzeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna