Udalak Lau Haizeta parkeko oinezkoen babeserako Arkiriko piboteak berriz ere aktibatu ditu

Azaroaren 27tik aurrera, konponketa lanak egin ondoren, Udalak berraktibatuko ditu Arkiriko herri-bidean dauden piboteak.  Aipatutako Arkiriko herri-bidetik ibilgailu motordunekin igarotzeko debeku iraunkorra dagoela gogoarazi egiten da, trafiko-arauen lege-haustea baita, eta ondorioz, isuna ezarriko da.  Bakarrik bertakoak diren etxebizitza eta abere-ustiapenei lotutako ibilgailu motordunak onartzen dira soilik. Hauek bertatik igarotzeko udal baimena dute.

Lau Haizeta Parkera kotxean joan nahi dutenek Errenteria edo Oiartzundik Astigarraga eta Martutenera joateko hiri  izaerako errepideak dituzte aukeran

Itxiera honen helburu nagusia Lau Haizieta Parkera, landa-izaera argia duelarik, oinez edo txirrindaz doazten lagun eta bisitarien babesa da, eta Udalak segurtasun eta konfort horien alde egingo du.