Fanderiako igogailua astebetean konponduta egongo da

Fanderiako igogailu publikoa konpontzeko lanetan hasia da jada igogailuaren mantenimendua egiten duen Orona enpresa. Igogailuaren motorra hondatu da, eta astebete beharko dute konponketa lanetarako. Bitartean itxita egongo dela jakinarazi du udalak.