Giza Eskubideen Astea izango da abenduaren 1etik 16ra eragile desberdinen parte-hartzearekin

Giza Eskubideak 2017-11-30 | 0

Giza Eskubideen Astea ospatuko da hirugarren urtez Errenterian abenduaren 1tik 16ra bitarte eragile desberdinen parte-hartzearekin. Abenduaren 10ean da Nazioarteko Giza Eskubideen eguna, eta Errenteriako Udalak, giza eskubideen arloan lan egiten duten elkarte desberdinekin elkarlanean, ekintza desberdinak antolatu ditu abenduaren 1etik 16ra bitarte. Hirugarren edizio honetarako aukeratutako leloa Edozeinek, munduko edozein txokotan, izan beharko lituzke eskubide berberak izango da.

Egitaraua

  • Abenduaren 1etik 16ra birtarte, erakusketa bi ikus ahal izango dira. Batak, “Orinokia” Venezuelako oihaneko jatorrizko biztanleak ezagutzeko aukera eskainiko du Xenpelar etxeko erakusketa aretoan, abenduaren 1etik 16era. Bestea, aldiz, “Ongi etorri errefuxiatuak” Niessengo merkataritza gunean izango da, abenduaren 11tik 16era birtarte, eta bisita gidatua eskainiko du abenduaren 11n arratsaldeko 19:00etan, Sos Arrazakeriaren eskutik.

 

  • Abenduaren 11n, astelehenean, dokumental emanaldia izango da, “Donde nace el sol” Niessengo zinema aretoan arratsaldeko 19:30ean.
  • Abenduaren 12an, aldiz, Ozzinema elkarteak antolaturik, “Hotel Cambrige” film Brasildarra ikusi ahal izango da Xenpelar Etxean.
  • Astearen erdian, asteazkenean, entitate desberdinek parte hartuko dute Xenpelar etxean arratsaldeko 19:00etan izango den mahai inguruan. Horren helburua izango da, errefuxiatuen auzian, lehen eskuko hainbat esperientzia jasotzea. Mediterraneoko dramaren aurrean, solidaritatetik eta hurbiltasunetik, gure ingurukoek burutu dituzten ekintza desberdinen berri emango dute. Saioari hasiera emango dio “Migrar no es delito” film laburrak. Bertan izango dira, Zaporeakek, Mikelazulo, Salvamento Maritimo eta Ongi Etorri errefuxiatuak elkarteetako kideak.
  • Ostegunean, Niessengo zinema aretoan “Guatemala espiritu de la memoria” dokumentala izango da ikusgai Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako elkarteren eskutik, arratsaldeko 19:30ean.
  • Asteari amaiera emateko, ostiralean, haurrei zuzenduriko Amazoniako ipuinak entzungai izango dira Haurren Bibliotekan, arratsaldeko 17:30ean, Lumaltik Herriak elkartearen eskutik.

Ekintza guztiak doakoak izango dira, eta horietako hainbatek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkarbizitza eta Giza eskubideen Zuzendaritza Orokorraren babesa izan dute.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna