Hainbat ekintza eta saski baten zozketa antolatu ditu Errenkoaldek abendurako

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa 2017-11-30 | 0

Errenkoaldek, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu abendurako, eta horrez gain saski bat zozketatuko du. Tren turistikoa, haurrentzako txokolatada, eskulanak eta ipuin kontaketa antolatu dituzte besteak beste, abenduaren 2an hasita. Saskiaren zozketa abenduaren 20an izango da, eta 22an emango diote saskia irabazleari.

Egitaraua osatzen duten ekintza ia guztiak Maria Lezo kaleko 8. zenbakian dagoen lokalean egingo dituzte, garai batean tindategia zegoen lokalean. Zozketatutako duten saskia ere egoitza horretan egongo da ikusgai. 70 komertziok baino gehiagok parte hartu dute zozketatuko den saskia osatzen. Sari banaketa Koldo Mitxelena ikastetxeko aterpean egingo dute abenduaren 22an.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna