Antxoni Castelruizek 100 urte bete ditu

Ongizatea 2017-12-04 | 0

Antxoni Castelruiz errenteriarrak 100 urte bete ditu. Jaione Karrikiri Errenteriako Udaleko alkateordeak bisita egin zion urtebetetze egunean lore sorta bat eramanez.

Abenduaren 3an jaio zen Errenterian, Etxeberrietan, eta Maria Lezo kalera ezkondu zen. Tulle kaleko etxeak egin zituztenean bertako etxebizitza batera lekualdatu zen, eta han bizi da egun. Hiru semeren ama, gaur egun, haietako birekin bizi da Antxoni Castelruiz.

Igande goizean bisita eta telefono dei ugari jaso zituen 100. urteurrena zoriontzeko. Pozik hartu zituen guztiak, baita alkateordeak emandako lore sorta ere. Urte askoan Antxoni!

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna