Tabernen mozorroak saritzeko lehiaketa izango da inauterietan

Inauteriak | Kultura 2017-12-04 | 0

Inauteriak direla eta, Errenteriako Udalak, Inauterietako batzordearen ekimenez, tabernen arteko mozorro lehiaketa antolatuko du laugarren urtez.

Pasa den urrian egindako herri-galdeketan, datorren inauteria, ofizioek jantziko dutela erabaki zuten herritarrek eta, horixe izango da, lehiaketan parte hartu nahi dutenek ardatz hartu beharko duten gaia.

Parte hartzeko, nahikoa da, udaletxeko erregistroan eskaera egitea urtarrilaren 19a baino lehen. Informazio edo argibideetarako, Kultura azpisailera (943 449634) dei dezakete interesdunek, 8:00etatik 14:00etara.

Lehiaketaren oinarriak:

– Lokalak atonduta egon beharko du, gutxienez, otsailaren 8an, arratsaldeko 19:00etarako.

– Bi sari banatuko dira:

  1. Arte ederretan aditu talde batek aukeratuko du taberna irabazlea. Irabazleari, 2019 urteko inauterietan, bere taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (700 €).
  2. Herri bozketa. Bozketa bidez aukeratuko du jendeak bere gustukoena eta irabazleari 2019 urteko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (300 €).

Botoa webgune honetan bertan eman ahalko dute herritarrek.

Bozketa otsailaren 8an hasiko da eta otsailaren 13an amaituko da.

– Saridunei telefonoz adieraziko zaie berria.
– Emaitza Herri Bizia webgunean argitaratuko da eta gainontzeko komunikabideei ere jakinaraziko zaie.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna