32 kontratazio egingo dituzte enplegu planak direla-eta

Etorkizunaren Bidean 2017-12-05 | 0

Errenteriako Udalak 2017ko enplegu planetan jasotako 32 kontratazio egingo ditu urte amaiera bitarte. Horietatik 19 udalak bere enplegu planetan jasota ditu, eta berak egingo ditu kontratazioak, eta beste 13 Oarsoaldea garapen agentziarekin batera sustatzen dituen enplegu planetan jasotakoak dira, eta Oarsoaldeak gauzatuko ditu kontratuak.

Enplegu plan horien baitan jada 4 kontratazio egin zituen udalak udan, beraz, guztira 36 lan eskaintza dira 2017koak.

Lanbidek kofinantzatutako eskaintzak dira. Hautagaiek langabetuak, eskualdekoak eta Lanbide alta emanda daudenak izan behar dute. Eta oraingo eskaintza hauetarako hautagaiek zenbait baldintza bete behar dituzte. Besteak beste, ondoko baldintzak bete behar dituzte: %40 emakumeak izango dira: % 30 Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularrak eta %15, 55 urtetik gorakoak.

Ezaugarri horiek kontutan izanik, margolariak, administrariak, ingurumen teknikariak, arkitektoak, arotzak, errementariak, brigada ibiltariko langileak, lorezainak, eta elektrizistak kontratatzeko prozesuan ari dira udala eta Oarsoaldea. Kontratuen iraupena, gutxienez lau hilabetekoa eta gehienez seikoa izango da.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna